XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Buenos Airesko Laurak bat lagunarteak beste diru-biltze bat idiki zuen Ameriketatik Europarako bidaldia ordaintzeko.

- Neronek ere parte hartu nuen teatru-kontzertu batean, nire zortzikoak kantatuz, eta Gernikako Arbola kantatu nuenean, jendeak negar egiten zuen bihotz-ikaraz.

- Kontzertua eta diru-biltzeen artean 2.000 peso inguru osatu nituen.

- Anjela neure emazteak, ez joateko erregu egiten zidan, diru horrekin geronen majada bat egingo genuela-ta.

- Baina ni ezin nintzen egon.

- Euskalerriak deitzen ninduen oihuka bizian eta nik joan beharra neukan euskaldunen berotasun hura hoztu ez zedin eta lo zeuden anaiak esna zitezen.

- Nire familia ez nuen gehiago ikusi.

- Mercedes-en izan genuen azken agurra.

- Ni Buenos Airesen ontziratu nintzen barku frantses batean 1877-garren urtean.

- Bordelen lurreratu nintzen urte bereko Urriaren 20-an eta berehala Hendaiara jo nuen.

- Hantxe kantatu nuen Gipuzkoako mendiei begira: Ara nun diren mendi maiteak, ara nun diran zelaiak..

GALDERA.- Zenbat urte egin zenituen Ameriketan eta nolako harrera egin zizun Euskalerriak, berriro zure oinak sorterrian jartzean?.

ERANTZUNA.- Hemeretzi urte egin nituen Ameriketako lurretan eta honerakoan nonnahi egin zidaten abegi ona, Urretxun, Tolosan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon....